Hezkuntza-plataforma
Talde eta ikasleen sortzea
1.- Talde bat sortu
Hezkuntza plataforman dauden materialetara sarbidea eman nahi diozun taldea edo gela sortu.
Horretarako TALDEAK-GELAK-en sartu eta Talde-gela gehitu botoia zapaldu.
2.- Taldeari materialak eman
Talde-gelari izena jarri (guk 1.A deituko diogu), dagokion materiala klikatu eta Gorde botoia sakatu.
3.- Ikasle bat sortu
Behin talde-gela sortuta, plataforman dauden materialetara sarbidea eman nahi diezun ikasleak sortu behar dituzu. Horretarako IKASLEAK-en sartu eta Ikaslea gehitu botoia zapaldu.
4.- Ikasleari erabiltzailea eman
Posta elektronikoa edo ikaslearen izen abizenak idatzi (guk Ikasle1 deituko diogu) eta Gehitu botoia zapaldu.
5.- Ikasleari pasahitza eta taldea eman
Eskatzen diren datuak osatu eta Gorde zapaldu:
- Datu pertsonalak:
- Izena
- Abizenak
- Sarbiderako datuak:
- Posta elektronikoa edo erabiltzailea
- Pasahitza1
- Zein talde-gelakoa da
1 Pasahitzak gutxienez 6 karaktere, zifra bat, letra xehe bat eta letra larri bat izan behar ditu.
Horrela, ikasleak banan bana sortuko dituzu. Bakoitzari bere erabiltzaile eta pasahitza eman ondoren, lanean has daitezke.
Sarbidea, gure webgunearen bidez: www.erein.eus.
Laguntza behar duzu?
Ereingo zerbitzu teknikoarekin harremanetan jarri.
- 943 218 300
- erein@erein.eus